IKUS-ENTZUN

Zinemastea v.2 espiritu berriarekin heldu da

Zinemastea v.2 ekimenean bilduko dira, besteak beste, hizkuntza eta formatu digitalak, ikus-entzunezkoek beste diziplina artistiko batzuekin duten lotura ikertzen duten proposamenak, topaketak
eta tailerrak gazte profesionalekin, eta babesa sorkuntza garaikideei.

Euskadin egindako lanari arreta berezia eskainiz. Beraz, Zinemastea v.2 ikus-entzunezko sektorean azken joerak ezagutzeko erreferentzia bihurtu da, eta sormenean eta prestakuntzan ahalegintzen da batik bat.
Testuinguru honen baitan, Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoan otsailaren 22 eta 27 artean izango den Zinemastea v.2k hiru lerro jorratzen ditu: lehen euskal film luzeak, ikus-entzunezkoak oro har ulertzeko modu berriak biltzen dituzten proiektuak eta
sorkuntzari eta prestakuntzari emandako babesa.

Euskadiko adituek egindako lehen lanei buruzko atalean hauek nabarmendu behar dira: Ori, Miguel Angel Jimenez zuzendariaren fikziozko lehen film luzea.
Sukalde kontuak Aizpea Goenaga aktore, dramagile eta gidoilariaren opera prima eskainiko da inaugurazioan.
Bestetik, teknologia berrien aldeko apustua egiten du, izan ere, Espainian lehen aldiz, filmaketaren zuzeneko jarraipena egin zen Internet bidez. Atal honetan dago Pagafantas filma ere Borja Cobeagaren opera prima.
Ikus-entzunezkoak oro har ulertzeko modu berriak dituzten proiektuei dagokienez, El cosmonauta nabarmendu behar da.

Azkenik, sorkuntzari eta prestakuntzari babesa emateari dagokion atalean, Zinemastea v.2k bi tailer jarri ditu martxan Nacho Vigalondo-k zuzenduta; bi prestakuntza-ekintzek teknologia berriak eta ikus-entzunezko proiektuak lantzeko modu berriak aztertzen dituzte.
Bestalde, Riot Cinema Collective-k zuzendutako tailerrak transmediaren kontzeptuan sakonduko du.

Informazio osagarria hemen duzue.

KREA-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.