MUSIKA

Dr. Maha’s Miracle Tonic taldeak Donostian joko du gaur

2019ko uztailaren 24tik 28ra artean egingo da 54. Heineken Jazzaldian, ohikoa den legez, egitarauan tokiko taldeek haien lekua izango dute, eta jaialdian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesua abian da. Bada, aukeraketa egitarau horren baitan, gaur, Dr. Maha’s Miracle Tonic taldeak Kutxa Kultur Kluban joko du, 20:00etatik aurrera.

Dr. Maha’s Miracle Tonic swing talde bilbotarrak Bank Robbers izenburuko diskoa plazaratu zuen iaz, eta oraintsu Boogie Mama izenburuko EPa, biak ala biak Folc Records markapean. Bank Robbers taldearen bigarren lana da, aurretik, 2009an, El Dinero izenburuko diskoa argitaratu baitzuten.

Dr. Mahak western swing, rhythm and blues, mambo, jazz eta vaudeville giroko bestelako musikak jorratzen duen banda akustikoa da. Taldea eratu zenetik, makina bat kontzertu egin ditu, 1940ko hamarkadako musika ezberdinak zabaltzeko asmoz.

Ondo musikariek osatzen dute egitasmoa: David Sánchez (ahotsa, gitarra), Nerea Alberdi (biolina, ahotsa), Patxi López (bateria, perkusioa), Luis Alberto García (gitarra, banjoa), Mikel Núñez (pianoa) eta Daniel González (kontrabaxua).

Taldearen musikari kutun batzuk hauek dira: Willie Dixon, Little Richard, Chuck Berry, Duke Ellington, Spade Cooley, Django Reinhardt, Modern Mountaineers, Bob Wills…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button