BERTSOTAN

Elizondon jokatuko da azken finalaurrekoa

Martxoaren 9an amaituko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Elizondon. Saio horren ostean martxoaren 23an Iruñean eginen den finalaurrekoan arituko diren zortzi bertsolarien izenak jakingo dira.

Elizondoko saioa 17:30ean hasiko da, Lur aretoan eta Migel Mari Elosegi Luze, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza bilduko dira.
Julio Soto eta Xabier Silveira bikoteak badute finalerako txartela segurtatuta  eta gainerako finalistak Elizondoko finalaurrekoaren ostean ezagutuko dira.

Nafarroako Bertsozale Elkartea da txapelketaren antolatzailea eta Elizondoko saioaren antolaketan Baztango udalak, Baztango Bertso Eskolak eta Lur aretoa lagundu dute.

Txapelketaren gaineko informazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button