MUSIKA

Emmusikadas jaialdia, egunotan Iruñean

Emmusikadas jaialdia ospatzen ari da Iruñean, eta irailaren 17ra arte luzatuko da. Iruñeko Zentral Aretoan eta Burgoen Plazan makina bat talde eta musikari arituko dira egunotan, tartean,  Taxungueiras, Ana Tijoux, Anari, Rebeca Lane, Rodrigo Cuevas, Irantzu Varela edota emakume bertsolariak.

Emmusikadas ekimena 2021ean sortu zen, udan kontzertu programa bat antolatuta. Orain, hirugarren edizioan, Emmusikadas hazi eta berpiztu egin da, eta lau eguneko jaialdi trinkoa bihurtu da. Jaialdiak “berezitasun, ñabardura eta ikuspegi berriak bilduko ditu, egitasmoaren bitartekaritza-eginkizuna garatzeko, eztabaidarako eta hausnarketarako gune gisa”.
Bere karakterra integratzailea da, eta ez dago musika-genero nagusirik, hainbat genero aurki baititzakegu, hala nola indiea, rocka, trap, folka,… . Proposamen artistikoak izango dira bertan: kontzertuak, dantza, bertsolaritza, DJ Sets… eta prestakuntza-aukerak eta hausnarketarako eta topaketarako guneak, mahai-inguruen, publikoarekin egindako elkarrizketen, tailerren eta abarren bidez.

Biharko eguna ederra izango da. Ana Tijoux eta Anari musikariek kontzertua egingo dute eta gainera, Bertsobermuta saio batean hartuko dute parte Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Maialen Belarra eta Miren Amuriza bertsolariek.

Programazio osoa hemen eskuratu ahal duzue: Emmusikadas jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button