ESZENA

Zanpatuaren Antzerkiari buruzko ikastaroa, Bilbon

Asteburuan, apirilak 20 eta 21, Zanpatuaren Antzerkia buruzko ikastaro trinkoa egingo da Bilboko Kontainer Aretoan. Eider Sainz De La Mazak zuzenduko du tailerra.

Augusto Boal dramaturgo, aktore, zuzendari eta pedagogoak Brasilen 60ko eta 70eko urteetan sortu eta garatutako metodo edo praktika da Zanpatuaren Antzerkia. Hasieran, Latinoamerikan baino ez zuela funtzionatuko pentsatu zen, baina egun munduko 70 herrialde ingurutan egiten da. Boalen aburuz, antzerkia askatasuna lortzeko arma erabilgarria eta eraginkorra izan daiteke. “Hori dela eta, klase zapaltzaileek antzerkiaz jabetzea dute helburu”.

Bere xede nagusienetako bat guztiok ekintza teatralaren protagonista bihurtzea da, gure errealitatea eraldatu eta entseatzeko asmoz. Teoria horren arabera, errealitatean zanpatuta sentitzen gara. Hortaz, errealitate hori eraldatzea da helburua.

Tailerra antzerkian aritzen direnentzat, eta kezka sozialak dituen ororentzat zuzenduta dago.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button