LITERATURA

Literaturarekiko hitzorduak

Aste honetan, hitzordu dezente izan dira gure literaturaren inguruan. Datorren astean ere beteak datoz.

Batzuk aipatzearren, astelehenean bertan, Harkaitz Canoren Twist nobelari buruz jardungo dute, 19:30ean,  Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Bertan Iñigo Aranbarri izango da.
Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz jardungo dute otsailaren 1ean, (asteazkena), 19:30ean Durangoko liburutegian.
Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobelaz jardungo dute otsailaren 1ean (asteazkena), 19:30ean, Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea Aritz Galarraga izango da.
Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz ariko dira otsailaren 2an (osteguna) 19:00etan, Basauriko Pozokoetxe kultur etxean, eta otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan, Basauriko Euskarabilan.
Iban Zalduak Biodiskografiak emanaldia egingo du otsailaren 2an (osteguna) 19.00etan, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Musikariak, Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez dira.

Eta Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak nobelaz solas egingo dute otsailaren 9an (osteguna), 19:00etan, Markina-Xemeingo liburutegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button