BESTELAKOAK

"Auri, Auri"…ikuskizuna asteburuan Basaurin

Auri, Auri … jai giroko oihua da, Basauriko bizitzaren pasadizozko gertaerak, behingo kontuak edo ondorio garrantzitsuagokoak inauteri giroan epaituko dituen jaian.

Ikuskizuna euskal dantza eta musikan aritzen diren herriko taldeek bultzatutako eta beraiekin burututako proiektua da, Kukubiltxo Antzerki Taldeko partaidea den Josu Camarak zuzendua.
Danbolin Txistu Elkarteak, Edurre, Agintzari eta Basauritar Dantza Taldeek eta Basauri Koralak bat egin dute dantza, musika eta antzerkia batzen dituen ikuskizun honetan, zeinetan inauteri giroko bidaia bat egingo den gure herriko 500 urteetako ibilbidetik.

Fran Lasuen, musikari ezagunak, koordinatuko ditu musika giroak eta antzez testuak Gotzon Barandiaranen eskutik datoz, izan dituen adituen laguntzak ahaztu gabe.

Antzezle taldea, Basauri herriarekin zerikusia duten profesionalez osatua da: Jon Ariño, Paco Revueltas, Marta Beaskoetxea, Iurgi Etxebarria, Arantza Goikoetxea, Itziar Ituño,….
Festarako irudi eta argiztapen bereziaz dotore jantzitako antzokia izango daa Social Antzokia eta bere ingurua, festa amaiera La Trincheran izango baita.

Basauri 500-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button