ESZENA

Arte Eszenikoetarako titulua EHUn

EHUn, Antzerkia eta Arte Eszenikoetarako titulua lortzeko inskripzio epea zabalik dago honezkero. Ikasturte osoan ikasketa bi gairen inguruan ardaztuko da: aktorea eta bere formazioa, eta espazio eszenikoa.

Lehengoari dagokionez, XX. mendeko antzerki ikertzaileen interpretazio eta sorkuntza tekniketarako formazioan datza, antzerki errealistatik hasita eta esperimentalera jausi eginez. Hala, inprobisazioa, aktorearen sormen-egoera, interpretazioa, performancea, mugimendu eszenikoa eta beste hainbat arlo landuko dira.

Horiez gain, espazio eszenikoa ere jorratuko da. Hala, mugimendu espazialaren inguruko saioak egingo dira, eta era berean mugimenduaren plastizitateaz. Era berean, ikus-entzunezko teknologiaz eta teknologia digitalaz ere ikastaro bereziak izango dira.

Ikastaroa EHUko Arte Ederreko Fakultatean egingi da, ostiraletan, eta larunbatetan Artebin.

Irailaren 12ra bitartean egin daitezke izen-emateak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button