LITERATURA

2012ko Lauaxeta Poesia Saria

Bizkaiko Foru Aldundiak 2012ko Lauaxeta Sariak aurkeztu zituen atzo prentsaurrekoan, eta aurtengo deialdiak berrikuntza garrantzitsuak dakartza. Aurten, ohiko Lauaxeta Ohorezko Sariaz gain, beste bi sari emango dira: Lauaxeta Poesia Saria eta Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria.

Lauaxeta Saria helburu honekin sortu zen: irabazteko asmorik gabeko pertsonak, erakundeak eta taldeak publikoki saritu, eskertu eta aitortzea, Bizkaian euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko egin duten ahaleginagatik eta lanagatik. Adibidez, aurreko edizioan, 2011n, Gerediaga Elkarteak irabazi zuen saria.

2012. urte honetan, 75 urte beteko dira Esteban Urkiaga (Lauaxeta) idazlea eta poeta fusilatuta hil zutenetik, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak memoria historikoari buruz aurreko urtean egin diren poesia eta ikus-entzunezko lanak aintzat hartu nahiko ditu, eta horretarako, bi kategoria berri deitu ditu 2012ko Lauaxeta Sariotan.

2012ko Lauaxeta Poesia Sariaren kasuan, argitalpenaren unean bizirik zeuden egileek euskaraz eta bertsoan edo poesia-prosan sortutako literatura-lana aurkeztu ahal izango da. Lan horiek aldi honetan argitaratu behar izan dira lehenengoz: 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko ekainaren 30era.

Eta 2012ko Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Sariaren kasuan, memoria historikoari buruz euskaraz sortutako dokumental formatuko ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button