ARTEA

Arte espresioen bidez kultura urbanoa sustatzeko

Arte Lorategia hauxe da: edozein espazio (lorategi, parke, edozein inguru natural), non tamaina ertain-handiko eskulturak ikusgai edukiko dituen erakusketa irekia. Xpressionk-ren lehen esperientzia Olentzo Arte Lorategiarekin izan zen 2005 urtean. Esperientzia oso positibo eta egokia izan zen eta Xpressionk-eko proiektu guztiak bezala, oso kostu txikikoa. Kultura urbanoa sustatzeko eta biztanleria arruntari arte espresioak gerturatzeko proiektu oso egokia da.

Erakusketa hauen kontsumitzailea herritar arruntak izango dira, kalean aurkituko baitute. Erakusketa hauek sortzen duten etekinak, zonaldeen dinamizazio nabarmena da, eta ikuspuntu sektorialetik, ekonomikoki, turistikoki eta kulturalki eragiten dute. Kasu honetan, Errenteria eta Zarauzko Udalekin elkarlanean, Gipuzkoatik Arte Lorategi Sare bat sortzea da ideia. Artistak beren lanak errotatzen joango dira, horrela jende gehiagorengana iristeko.

Xpressionk Kultur Elkarteak 2003 urtetik lanean ari da kultur ekimen ez profesionalak normalizatzeko. Musika, arte plastikoak eta arte eszenikoak lantzen ditu Xpressionk Zirkuitua deritzon ekimenarekin. Irabazi asmorik gabeko Kultur Elkartea da, eta kultur kudeaketan berrikuntza bilatzen du bere ekimenetan.

Parte hartu nahi baduzue hemen duzue informazio osoa.

Zarauzko Udaleko Kultura Saila

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button