Arabako Argazkilarien Elkartea Viphoto ekimenaren antolatzailea da. Gaur berton Vital Kutxa Fundazioa aretoan, 20:00etan, Solarigrafías izeneko proiektua aurkeztuko du Diego Lopez Calvin adituak.
Datorren astera salto eginez, 17, 18 eta 19an, Pere Larregulak argiztapenaren gaineko tailerra zuzenduko du.
Abenduaren 27an, astelehenean, Artiumeko zuzendaria den Daniel Castillejok hitzaldia borobilduko du museoetan dagoen argazki garaikidearen gainean berba eginez.
Azkenik, urte honetako ekimenak amaitzeko, David Jimenez-ek ere beste tailer bat eskainiko du.
Informazio guztia Arabako Argazki Elkartearen webgunean duzue (gaztelaniaz).
Arabako Argazki Elkarteak bidalita



