ESZENA

Uztailean, eszena eskaintza zabala Pabellon 6 aretoan

Pabellon 6 aretoaren Gazte Konpainiaren egoitzan, hainbat ikusgarri izango dituzue uztailean.

Iñigo Cobok zuzentzen duen Todo saldrá bien lana azken urteko zazpi egun historikotan girotua dago. “Zazpi egun, dagoeneko, pertsonen oroitzapen subjetibo eta kolektiboetan bihurtu direnak. Orainaldian idatzia, obrak etorkizunari buruz hitz egiten du iraganari erreferentzia eginez.” Alazne Astorga, Nagore Cenizo-Arroyo, Aitor Echarte, Itxaso Gil, Leire Ormazabal, eta Arnatz Puertas  izango dira aktoreak.

Beste aldetik, ¿Qué fue de Ana Garcia? Lan arrakastatsua ikusteko parada egongo da. “Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean –euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute. Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizue”. Zuzendaritza Borja Ruizek bete du eta Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Ioritz Benito, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano eta Aitor Vildosola arituko dira.

Azkenik, Cómo domé un caracol en tus senos lanaren estreinaldia ere egongo da. “Hemen duzue maitasunari, desamodioari eta honek guztiak dakarren ondorioei buruzko igorlerik gabeko gutuna. Alegiazko kabaret poetiko, erotiko, komiko, erromantiko eta zentzugabea. Bihotza irekirik dakarren maitale amorratua. Zuzeneko musikari esker, gure pasio ahaztuen bazterretara garraiatuko gaituen kabareta”. Testua Matei Visniecena da, eta zuzendaritza Galder Sacanellena. Antzezleak Diana Irazabal, Cecile Marquette, Kepa Alesso, Sandra Martin eta Aitor Echarte dira.

Ordutegiak, egunak, eta bestelako datuak, Pabellon 6 aretoak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button