BESTELAKOAK

Udako Ikastaroen matrikulazio-epea zabalik da

UEUk 53. Udako Ikastaroen matrikulazio-epea ireki du. Guztira, 20 jardunaldi eta ikastaro antolatu dira, “euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin”. Hasiera ekitaldia ekainaren 11an egingo da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.

Irati Iciar Madinabeitia Udako Ikastaroen arduradunaren esanetan, Udako Ikastaro hauek lankidetzan oinarritzen dira, eta hainbat eragilerekin batera antolatu ditugu: “Kontseilua, JAKIN, GEZKI ikerketa taldea, Iratzar Fundazioa, ALDEE… Eta jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesionalak eta adituak, gaian interesa duenak eta azken finean, euskaldun guztiek,…udakoak arnasgune akademikoa dira bertara hurbiltzen direnentzat eta baita euskaldunen topagunea ere”.

Diogun moduan, lehen hitzordua Bilbon egingo da, ekainaren 11n, UEUrentzat estrategikoa den gai bat lantzeko helburuarekin: Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu. Orain dela 25 urte, UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa dokumentatu du, hau da, euskaraz zer egin den eta nork egin duen jaso du.
Urteurrena aproposa da UEUrentzat hain garrantzitsua den lanabes honi buruzko jardunaldi hau antolatzeko eta 53. Udako Ikastaroei hasiera emateko.

Aurten izango diren ikastaroen zerrenda hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button