MUSIKA

Flamin’ Groovies, Andoaingo Rock Jaialdian

Ron Greco, Cyril Jordan eta Roy Loney musikariek eratu zuten Flamin’ Groovies taldea 1965ean, AEBetako San Francisco hirian. Shake Some Action da haien kantu ezagunena, ereserki mitikoa, baina rock eta pop disko bikainez jositako ibilbidea egin dute. Bada, larunbatean, Andoaingo Rock Jaialdian izango dira.

Flamin’ Groovies-ek punk-rockaren hazia erein zuen, eta horrekin batera power-pop estiloa garatzen ere lagundu zuen. Hauexek dira taldearen lan esanguratsuenak:  Flamingo (Kama Sutra, 1970), Teenage Head (Kama Sutra, 1971) eta Shake Some Action (Sire Records, 1976).

Kaliforniarrekin batera, hauexek arituko dira: Juarez (18:30), Lie Detectors (19:30), Johnny Casino & The Secrets (20:45), the muffs (22:35), eta azkenik, Flamin’ Groovies (23:55).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button