LITERATURA

Askoren artean “Berrirakurtzen” Donostian

Berrirakurtzen zikloaren ardatza irakurketa da, irakurketa berezi bat.
Hilero norbait gonbidatuko dute Donostiako KM Kulturgunera eta hark aukeraturiko liburuaren berrirakurketa bat, formatu librean, aurkeztuko du, zer iradoki dion partekatzeko.

Bihar, martxoak 27, hasiko da ekimena Alberto Moyano kazetariarekin. Honek Friedrich Dürrenmatt-en La promesa aukeratu du.

Apirilaren 8an, 19:30ean, Maialen Lujanbiorekin egoteko parada izango da. John Berger-en Aquí nos vemos lana da 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunak aukeratu duena.

Mari Luz Esteban antropologo eta idazlearen txanda, maiatzaren 29an izango da. La mujer y la madre, Élisabeth Badinter-rena da aukeratu duen lana.

Koldo Almandoz zinemagileak, Werner Herzog-en Conquista de lo inútil liburua berrirakurriko du ekainaren 19an.

Maite Arroitajauregi (Mürsego) musikariaren abagunea irailean izango da, oporretatik bueltan, Gloria Fuertes idazlearen Historia de Gloria: (amor, humor y desamor) lanarekin.

Urrian, Itziar Okariz artistarekin egoteko okasioa izango da, eta berarekin Virginia Woolf-en Una habitación propia lana irakurriko da.

Ander Izagirre kazetaria da. Azaroan Moema Viezzer idazlearen Si me permiten hablar…, liburua aukeratu du.

Abenduan, euskal idazle baten txanda izango da: Anjel Lertxundi. Horrek, Harri eta herri, Gabriel Arestirena berrirakurriko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button