MUSIKA

Musikagileak, Musika Garaikidearen Zirkuitua gaur abiatuko da

Musika Garaikidearen Zirkuituaren 17. edizioak euskal konpositoreen lana zabaltzea du helburu, eta aurten, irailetik otsailera bitartean egingo da.

Gaur berton, hilak 23, Campos Elíseos Antzokiak XVII. Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren irekiera kontzertua jasoko du Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sorkuntza berriko euskal musikaren aberastasuna entzun eta bizitzeko aukera eskainiko du aipatutako kontzertuak.
BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa Irene Jiménez-Delgado batutapean arituko da.

Urrian hainbat kontzertu programatu dira: Vicente Moronta (San Telmo Museoa), Ensemble Kuraia (Musikene),  Trio Magadis (Musikene), eta Sigma Project (Guggenheim Museoa).

Hurrengo hilabeteetako kontzertuak zertan diren jakiteko: Musikagileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button