ARTEA

“Txangoa auzotik”, Gasteizko ARTgian

ARTgia guneak Eduardo Alsasuak Gasteizen paratutako estreinako banakako erakusketa hartu du, Un paseo por el barrio. Artistak bere azken lanak bildu ditu erakusketan, zeina urriaren amaierara arte egongo den ikusgai.

Alsasua gasteiztarra izanagatik ere, estreinakoz erakusten du bere obra Arabako hiriburuan. “Besteak beste, Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Leonen erakutsi dut nire lana, baina gaur arte ezin izan dut nire lana Araban erakutsi”.

Pintore gasteiztarraren proposamena errealismotik gertu dago, izan ere, berarengandik gertuen dagoen inguruarekin lotutako koadroak egiten ditu. Erakusketaren izenburuak, hain zuzen, hurbileko esparru hori aipatzen du. Hala, Alsasuak eguneroko leku, objektu eta egoeretan aurkitzen du inspirazioa, bere auzoko egunerokotasunean, hain zuzen. Judizmendi da auzo hori. Bertan dauka tailerra eta bertan da ARTgia gunea ere.

ARTeia proiektuaren buru Irantzu Lekueren aburuz, “(Eduardo Alsasuaren) obretan prozesu piktorikoa da protagonista”. Alsasuak, bestalde, bi sari jaso ditu aurten: Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko XXI. Pintura Lehiaketa eta Arabako Artearen Lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button