IKUS-ENTZUN

“24 Ordu Digitalean” asteburu honetan, Elorrion

24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa-lehiaketa da, eta berau asteburu honetan egingo da Elorrion. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira, eta horretarako oinarri zehatz batzuetatik abiatu beharko da istorioa, gero horixe grabatu, editatu eta aurkeztu.

Jaialdiaren helburua “multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti”.

Azaroaren 3an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 orduren bueltan filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira. Normalean, film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar da derrigorrez. Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, eta lan hori egin ostean, azaroaren 4an, gaueko 10:00etan, emanaldia burutuko da. Hori bukatutakoan sari banaketa egingo da. Sari nagusia 700 eurokoa da, eta finalistek 500 euroko saria eskuratu ahalko dute.

Informazio gehiago hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button