ESZENA

Txalaparta eta dantza bertikala uztarturik, El Pobal burdinolan

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen jaialdiak poesia, musika eta dantza uztartzen dituen esperientzia eskainiko du bihar, ekainak 11n, Bizkaiko Foru Aldundiaren El Pobal burdinolan. ikusgarria bi saiotan eskainiko da, 13:00etan eta 16:30ean.

Musikaren eta dantzaren bidez osatuko da emanaldia. Oreka TX taldea arduratuko da soinuaz, eta zurak, urak, harriak eta burdinak erritmo eta harmonia paregabeak eskainiko dituzte. Beste aldetik, Max sarietan hautagai izan den Janire Etxaberen aire-dantzaren irudi ikusgarriez gozatzeko abagunea ere izango da.

Antolatzaileek adierazi duten moduan: “Museo honetara hurbiltzen diren pertsonek Burdinolaren interpretazioa egin ahal izango dute musikaren eta dantzaren bidez, naturak eta inguruak proposatzen dituen elementu organikoetatik abiatuta.”

MusEkintza jaialdia Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Balmasedako la Encartada Fabrika Museoan, Muskizko El Pobal Burdinolan, Bakioko Txakolingunean, Gernikako Euskal Herria Museoan, Bilboko Arkeologi Museoan eta Muñatones Gazteluan ari da gauzatzen, hilabete bakoitzeko azken larunbatetan.

MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button