ESZENA

Mundu honetaz hitz egiteko aitzakia

Urtarrilaren 25 eta 26, 20:00etan eta Bilboko La Fundicion aretoan Madrileko Daniel Abreu antzezle eta sortzailearen Nuevamente ante ti, fascinado izeneko lana taularatuko da.

Lan honetan ahozko testua eta mugimenduzkoa nahasten dira, itxuren ideia partekatuaren aurrean. Erakusketaz, aldizkariaren munduaz, Vicentez, azkenaz, nahiez, maitasunaz, barreaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiteko aitzakia. Mundu honetaz hitz egiteko aitzakia; mundu hau, non edozer gauza izatera eta benetan garena ahaztera heldu gaitezkeen, edo ez. 

Daniel Abreuk zuzendu ditu lana eta bere koreografia guztiak, eta Roberto Leal-ekin batera testuak ere sortu ditu.

Daniel Abreuk bere dantza konpainia propioa sortu zuen, Daniel Abreu konpainia 2004an, bere sormena garatzeko tresna eta bere koreografia estiloa adierazteko bide bezala. Konpainiak errepertorio propioa dauka; Daniel Abreuk berak sortutako hogei lan baino gehiago, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button