ARTEA

Tomas Hernandez Mendizabalen erakusketa, Donostian

Tomas Hernandez Mendizabalen pintura eta eskultura erakusketa egongo da ikusgai, uztailaren 17tik 23ra, Donostiako San Jeronimo aretoan.

Autodidakta izan da beti. Gipuzkoako paisaiak pintatzen hasi zen eta eskulturan intuizioz mugitu zen. Aurrerago, diseinatzaile grafiko gisan, argazki abstraktuarekin eta estanpatuarekin interesa sortu zitzaion
Berari esker, Gran Premio de Pintura Vasca edo Gran Premio de Pintura Infantil izenekoak sortu ziren. Mota askotako erakusketetan parte hartu du, katelgintzan eta eskulturan ere bai.

Bere curriculum luzea, bai eta eskulturak eta pinturak ere, hemen kontsultatu eta begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button