Jaialdia inauguratuko duen antzezlanak hiru zati ditu. Lehenengoa, Ninin Sambaso, dantza tradizionala da. Bigarrena, Datemusume, XVIII. mendearen erdiko yoruri ipuin ezagunenetarikoa da. Azkenik, hirugarren zatian publikoari erakutsiko zaio nola erabiltzen den bunraku txotxongilo mota hau.
Hachioji Kuruma Ningyo konpainia txotxongilo antzerki mota bat da. Kuruma Ningyo deitzen zaio titiriteroa gurpildun aulki batean eserita dagoelako (rokuro edo kuruma), eta bertatik txotxongiloa (ningyo) manipulatzen du, bunraku teknikan berriz, hiru pertsona izaten dira oholtzan.
Ikuskizuna Leidor Antzokian egingo dute 20:00etan, eta 55 minutu irauten du. Egitarau osoa hemen ikus daiteke.
Artezblaik bidalita