ARTEA

Erakusketa berriak abian dira, Donostiako Ekain galerian

Mikel Casal artista donostiarraren koadro bilduma, Asmoen adierazpena izenekoa, ikusgai duzue Donostiako Ekain galerian. Erakusketa horrekin batera Juan Ignacio Mendizabal eskultore donostiarrak ere bere azken lanak erakutsiko ditu Formaren eztabaida izenburupean.

Mikel Casal artista ilustratzailea da, gainera, ibilbide luzekoa. Casalek marraztutako karaktereak eta bere ilustrazioak, besteak beste, mundu osoan zehar eta hizkuntza anitzetan argitaratuak izan dira. Bere lanak paperezko eta hedabide digitaletan maiz azaldu dira, bai eta ipuin liburuetan ere.

Hortaz, Ekain galeriako erakusketa aretoan ikusgai dauden artelanak Mikel Casalen (Donostia, 1965) bilduma berria da, Asmoen adierazpena izenburua duena. Bertan, hogei koadro daude, “akrilikoak erabiliaz pintzelarekin lienzo gainean eskuz margotutakoak dira”. Mostra honetan, artista donostiarraren lehen aldiko erakusketa piktorikoa eskaintzen da.

Juan Ignacio Mendizabal (Donostia, 1964) eskulturan eta pinturan Bilboko Arte-Eder fakultatean lehen sortako lizentziadunetako bai izan da. Bere eskulturak, egurrezkoak, plexiglasarekin eta pintura erabiliaz sortzen ditu. Formaren eztabaida izeneko bilduma jarri du eta Artista Gonbidatuaren horman bere instalazio piktoriko bat dago ikusgai. Bertan, kolorezko lapitzarekin, marraztutako hogei marrazki zintzilikatu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button