IKUS-ENTZUN

Béla Tarr zinegilea, “Distopiaren amaiera” zikloan

Béla Tarr hungariar zuzendariaren A Torinói Lo (Turineko Zaldia) filma proiektatuko da gaur, maiatzak 9, 19:00etan Bilbaoarte zentroan, Distopiaren amaiera izeneko zikloaren barruan. Epaimahairen Sari Nagusia eta Fipresci saria jaso zituen 2011. urtean Berlinale zine jaialdian.

Filmak anekdota historiko bat du abiapuntutzat: 1889. urtean Friedrich Nietzsche filosofoa Turin hirian zela, zaldi bat nola zigortzen ikusi zuen. Filosofoa hunkituta, handik gutxira gaixotu egin zen eta idazteari utzi zion. Pelikulak, baina, ez du istorio hori kontatzen. Ordea, zaldiaren eta jabearen arteko harremana jorratzen du, batez ere nola zaldi zahar hura ezinbestekoa den gizonaren eta bere familiaren bizibiderako.

Distopiaren amaiera izeneko zikloa hil honetako lehendabiziko ostegunean hasi zen Andrei Zvyagintsev zinegilearen The Return filmarekin, eta ostegunero, film bat proiektatuko da maiatza amaitu arte. Honatx gainonrakoak: 16an, Lars Von Trier-en Melancholia; 23an, Alexandr Sokuroven Faust; eta, azkenik, 30ean, Andrey Tarkovskyren Offret.

Egitarauaren antolatzaileen arabera, “ziklo honek gaur egungo bost zinemagile suntsitzaile eta zorrotzenetarikoak biltzen ditu.  Andrei Tarvkovski, Alexander Sokurov,  Béla Tarr, Lars von Trier eta Andrei Zvyagintsev ziklo batean batzeak, luxu bitxi bat da, eta izanaren barrean bidaia latz eta ahaztezin bat egitera behartzen gaituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button