ESZENA

Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketa

Bilboko Kafe Bilbao kafetegiak, Tartean teatroak lagunduta, Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketaren 15. edizioa antolatu du. Parte hartzeko epea abenduaren 31an amaituko da. Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean gidoi bakarra aurkez daiteke. Saria 750 euro izango da modalitate bietan.

Lehiaketaren baldintzei dagokienez, kafe-teatrorako edo formatu txikiko lanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek. Hau da, aurkeztuko diren antzezlanen beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izan beharko dira eta bere ekoizpena eta banaketa erraza.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Luzera 30 minutuko ikuskizun bati dagokiona izango da.

Gidoiak Cafe Bar Bilbao-ra bidali beharko dira e-mailez. Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button