ARTEA

“Soplo-Arnasketa Saiakerak” erakusketarako hautaturiko artistak

Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Soplo. Arnasketa saiakerak izeneko makroerakusketan parte hartu duten artisten artean hautatutakoak zeintzuk diren jakinarazi du: Maria Ibarretxe, Susana Talayero, Charo Garaigorta, Eduardo Sourrouille eta Helena Goñi.

Deialdian pandemiak gizartean, ekonomian, politikan eta artean eragin dituen ondorioak aztertu behar zituzten, eta haien lanak 25 artisten lanen eta proiektuen artean izan dira hautatuak. Miguel Zugaza, Petra Perez eta Petra Joos epaimahaikideek aukeratutako artistek bost sari jasoko dituzte, 5.000 eurotan baloratuak.

Soplo. Arnasketa Saiakerak makroerakusketa Bilboko lau egoitzatan (Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, Mariaren Bihotzeko Plazako Aztarnategian eta Abandoko Udaltegian) egon da aurreko asteetan, eta berez, Artistak Koronabirusaren Aurka-Ekaitzaren Ostean deialdiaren emaitza da.

Helena Goñik Desescalada walks 2020 lana proposatu du. “Argazki batzuk dira, deskonfinamenduaren lehenengo faseetan eginak, betiere itsasadarraren ondotik ibilbide bera eginez”.
Maria Ibarretxek Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos izeneko lana aurkeztu du. “Landareei so egiteko eta entzuteko une bat, alarma-egoeran bizirik iraun baitzuten”.
Susana Talayeroren obrak Presagios que nos circundan izen du. “Muntaia-ariketak marrazki baten eta haren horma baten gaineko luzapen hondarrezkoen inguruan.”
Charo Garaigortak 1/400. La presencia inadaptada artefaktua aurkeztu du. “Hiru eskulturak agertzen dira guri esatera litekeena dela egunen batean existitzea”.
Eduardo Sourrouillek azkenik, Un chant d’amour argazki-saila aurkeztu du. Sourrouillek argazki-sail eszenaratu bat proposatzen du, “gogoeta goibel bat agertzen duena bikotearen, komunikazioaren, bakartzearen, desiraren, kamusadaren eta hirugarren subjektu baten eraginari buruz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button