ESZENA

“Sopela Kultura Bizi” ekimenak programazio berezia ondu du irailean

Irailaren  27ra bitartean, musika, antzerkia edo zinemaren hainbat hitzordu proposatuko dira Sopela herrian, kultur sektoreari laguntzeko asmoz, Sopela Kultura Bizi ekimenaren bidez. Osasun-protokoloak zorrotz bete beharko dira ekitaldi guztietan, eta maskara nahitaezkoa izango da leku itxi eta irekietako ekitaldi guztietan, eta segurtasun distantzia ere errespetatu beharko da.

Irailaren 11tik 13ra bitartean, Euskal Jaia ospatuko dute Udaletxearen. Horren kariaz, irailaren 11n, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du 21:00etan. Irailaren 12an, 21:00etan, Hutsun eta Ortzi konpainiak Urbasa txalaparta eta zirku ikuskizuna eskainiko du.
Iraileko beste hitzordu nagusietako bat Sopela Kosta Fest jaialdia izango da. Irailaren 18tik 20ra bitartean, surf txapelketak, skate erakustaldiak, Kayak surf, tailerrak, hareazko eskulturak, kometak, Tai txi erakustaldiak, argazki-rallya, Instagram argazki lehiaketak, bisita gidatuak, ikuskizunak eta Travellin’ Brothers eta Afrika Bibang taldeen kontzertuak programatu dira.

Ondu diren beste ikuskizun batzuk honakoak dituzue: Pirritx eta Porrotx (irailaren 24an), eta El mono habitado konpainiaren Ave Osos! (irailaren 25ean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button