BERTSOTAN

Aurtengo Bertsoaroa zikloa, Iruñean

Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitarte Bertsoaroa zikloaren 25. edizioa antolatu da Iruñean, eta bere baitan, zazpi ekitaldi programatu dira.

Urriaren 22an emango zaio hasiera programazioari, Kondestablearen Jauregiko Civivox hitzaldi aretoan Jose Mari Esparzak egingo duen hitzaldiarekin: Jota heretikoak: Nafarroa hegoaldeko bertsolaritza. Hitzordua 19:30ean izango da.    

Urriaren 24an, Oskar Estanga eta Hodei Unzuetaren eskutik Hor konpon Marianton emanaldi berezia eskainiko da. Civivox Mendillorri zentroan 12:00etan eta 18:00etan egingo da.

Urriaren 27an, Jokin Labaien, Oskar Estanga, Hodei Unzueta eta Idoia Nobleren eskutik Bertsolaritzaren Sekretuak: isilduriko emakumeen historia emanaldia aurkeztuko da, Kondestable Jauregiko Civivox patioan, 19:30ean.

Geroko datetan bertso-saioak hasiko dira. Hala, urriaren 29an, Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian, eta 20:00etan hasita Julen Zelaieta, Julio Soto, Eneko Fernandez, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bilduko dira. Azaroaren 3an bertsolari gazteen bertso-saioa izango da,  eta bertan, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Ioar Tainta, Mikel Lasarte eta Alazne Untxalo ariko dira kantuan. Eta azaroaren 12an, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Jon Maia batuko dira azken bertso-saioan.

Musika ere ez da faltako, eta azaroaren 5ean, 2ZIO talde lapurtarraren rap emanaldia eskainiko da Zentral aretoan.

Datu guztiak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button