MUSIKA

Bilborock aretoak bere programazioa aurkeztu du

Bilboko Udaleko Bilborock aretoak urte honetan kultura arloan burutuko den programazioa aurkeztu du.

Proposamenak hainbat berrikuntza dakartza, hala nola Lokal Sessions programa, zeinak gazteen eta banden esku jartzen baitu entsegu-aretoak erabiliz kalitatezko bideo bat grabatzeko aukera; talderik finkatuenentzako gune bat ere izango da, Klasikoak izenekoa; beste bat Berriak izenekoa, artista urbanoentzat, eta Gazteshare ere bai, 18 urtetik 30era bitarteko gazteentzako formazio-programa, podcastak grabatzeko metodoak eta bideo-ekipo profesionalekin eta gailu mugikorrekin edukiak sortzen ikasteko.

Berrikuntza horiekin batera ohikoek aurrea egingo dute, Igandays, Freskure, DJ-en lehiaketa edo Gazte Egunak, besteak beste.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak nabarmendu duenez, “programa zabal eta askotariko bat da, beren-beregi artistentzako. Hainbat programaren bidez, jakintza gehitu ahalko dute, eta espazioa eta sinergiak partekatu interes antzekoak edo komunak dauzkaten beste pertsona batzuekin, eta beren lanak sustatu ere bai”. Errotetak hau gaineratu du: “Bilborock finkatu egin da urte hauetan, gazteen eta gazteentzako espazio moduan; orain, beste urrats bat egin nahi dugu, eta nahi dugu musikaren eta kulturaren arloetan ere ekintzaile izateko aukera emango dien gune bat izan dadila, gainera”.

Webgune honetan dituzue jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button