ESZENA

“Santutxu Kolorea” programak euskal folklorez beteko ditu bertako bazterrak

Bilboko Udalak Gaztedi Dantzari Taldearen laguntzarekin antolatu du beste behin Santutxu Kolorea programa, folklore tradizionala bultzatzeko eta jendeari aire zabaleko ikuskizunez gozatzeko aukera eskaintzeko.

Ekimenak folklorea, dantzak eta euskal musika tradizionala uztartuko ditu beste behin, ekainaren 5ean, 6an eta 7an.
Egitaraua ostiralean, maiatzaren 5an, hasiko da, 19:00etan, Aukeran Dantza Konpainiaren Aiurri ikuskizunarekin, Karmelo Plazan. Ondoren, 21:00etan erromeria ibiltaria hasiko da Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik.
Larunbatean, ekainaren 6an, besteak beste, Ball de Valencians konpainia katalanak eta Gaztedi Dantzari Taldeak dantza ikuskizun bat eskainiko dute. Geroago, 20:45etatik aurrera, triki-gaita bat antolatu da Santutxuko kaleetan zehar.

Azkenik, ekainaren 8an, beste kalejira batek alaituko du Bilboko auzoa, eta, ondoren, Erraldoien Kalejira egingo da Bizkaiko eta Nafarroako ordezkariekin. Eguna ixteko, Erraldoien Dantza egingo da Karmelo plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button