
Serantes Kultur Aretoak Santurtziko Antzerki Jaialdiaren 46. edizioa hartuko du azaroaren 1etik 30era, Bizkaian ibilbide luzeena duen eta Euskal Herrian erreferente kultural sendoa den antzerki jaialdia.
Santurtziren 950. urteurrenaren ospakizunarekin batera, jaialdiak bere nazioarteko dimentsioa berreskuratuko du, eta, horrela, Estatu barruko eta kanpoko ahots, lengoaia eszeniko eta proposamen berritzaileei irekitako espazio izateko bokazioa indartuko du.
Aurtengo egitarauak 19 antzerki, dantza, musika eta zirku ikuskizun biltzen ditu. Hainbat generotako konpainiak eta artistak, nazioartekoak, autore ospetsuak, talentu gazteak eta momentuko interprete handi batzuk bilduko dira azaroan zehar, esperientzia kultural anitza eta kalitatezkoa eskainiz.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Serantes Kultur Aretoaren webgunean.