Taxirik ez Jabier Muguruzak duela 15 urte martxan jarritako obra horren hamargarren atala dugu. Orduan hasi zen kantari moduan eta orduko Boza barruan (gitarra, kontrabaxua eta akordeoia, ahotsaren lagun) jada harriduraz eta miresmenez hartua izan zen, bai kritika bai musikarien aldetik.
Urte hauetan zehar, kontzeptu guztiz pertsonala islatzen duten lanak argitaratu ditu, modu intimista, dotore, sentibera, lasai batean.
Taxirik ez da bere azken lana. Jabier Muguruzak beste behin ere harrigarri azaldu da, bere proposamenaren maila eta koherentziagatik. Berarekin lagun izan dituenak, Txema Garces (baxua eta moldaketak), Angel Unzu (gitarra akustikoa), David Gomez (bateria), Mireia Otzerinjauregi (ahotsa) eta Roberto Yaben (gitarra elektrikoa). Bere kantuetan idazle ezagunen testuak jaso ditu: Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, Gerardo Markuleta, Jose Luis Padron eta Iban Zaldua.
Ostiral honetan, 22:00etan eta Durangoko Plateruenan, lanaren aurkezpena egingo du kantariak.
Plateruenak bidalita