MUSIKA

Vulk, Rural Zombies, Señores, Luma eta John Berkhout, Gure Bazterrak Fest jaialdian

Hirugarren urtez egingo da, larunbatean, Orion, Gure Bazterrak Fest jaialdia. Jaialdiaren antolatzaileek euskal taldeekin osatutako kartel sendoa ondu dute.

Jaialdiaren webgunean jasotzen denez, hauxe da ekimenaren xedea: “Urterik urte eta herriz herri Euskal Herriko txoko guztiak musikaz bizituko dituen ekimena da Gure Bazterrak. Euskal taldeei eta bertoko musikari bultzadatxo bat emateko sortua”.

Hala, kartela ondoko taldeekin osatu dute: Vulk (Bilbo, post-punk), Rural Zombies (Zestoa, indie-pop), Señores (Bilbo, indie-pop), Luma (Donostia, grunge-punk) eta John Berkhout (Donostia, rock).

Señores bilbotarrek, gainera, lan berria plazaratu berri dute, La luz. Santi Garcia ekoizle prestigiotsuak grabatua eta nahastua, Cal Pau Recordings-en (Villafranca del Penedés) eta Ultramarinos Costa Brava-n (Sant Feliu de Gixols). Masterizazioaz, berriz, Victor Garcia  arduratu da,  Ultramarinos Mastering-en (Bartzelona).

Aipatutakoez gainera, Iñigo Serrulla eta Burun Danga ere arituko dira.

Informazio gehiago: gurebazterrak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button