ARTEA

Saenz de Oiza, Oteiza eta Huarte artisten lanak erakusgai

Oteiza Museoak Oiza Oteiza Huarte proiektua hartuko du 2023ko martxora arte, eta bertan Sáenz de Oiza arkitektoak Jorge Oteizaren eta Juan Huarteren laguntzarekin egindako 9 proiektu aztertuko dira. Guztira, 104 elementuk osatzen dute erakusketa; horien artean, nabarmentzekoak dira proiektuen jatorrizko krokisak eta marrazkiak, asko, argitaratu gabeak, bai eta planoak, maketak, argazkiak eta bitarteko dokumentalak ere.

Erakusketa berezi horretan, Francisco Javier Saenz de Oizak 1950 eta 1992 artean Jorge Oteiza eskultorearen eta Juan Huarte eraikitzailearen laguntzarekin egindako bederatzi proiektu bildu dira museoaren gune nagusian.

Bederatzi proiektuak lau epigrafetan antolatu dituzte: Erlijiosoa eta sakratua, Jorge Oteiza Fundazio Museoari (1992-2000), Arantzazuko Basilikaren proiektuari (1950-1954) eta Done Jakue Bideko Kaperari (1954) buruzkoa; Kultura Erakundeak, Bilboko Auditoriumaren (1992) eta Alondegiaren (1989-1991) proiektuei buruzkoa; Mundu Mediterraneoa, Mallorcan dauden Alcudiako Ciudad Blanca (1961) eta Huarte Etxea (1968) proiektuetan oinarritua; eta, amaitzeko, Hiri-utopia eta diseinua atala, Madrilgo Torres Blancas eraikinari (1961-1969) eta Hisa Erakusketa Aretoari (1960) buruzkoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button