
Abenduan Rocio Arayaren Ama de mi casa erakusketa ikusi ahalko da Pabiloi 6 aretoan. Erakusketak gorputzaz, eta bera maitatzeko eta gozatzeko eskubideaz hitz egiten du.
Rocio Araya Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, Italian eta Granadan. Adierazteko bide eman zion mundu honetan ere antzerkiarekin hasi zen lotzen, eta Granadan, bertako talde batetik aritu zen. Hortik sortu zen oihala eta eszenaren arteko sinbiosia. Beste aldetik, Psikologia, terapia, meditazioa, hezkuntza ez dira arrotzak egile honentzat.
Gaur egun, ilustrazioan aritzen da batik bat. Hori da mundua interpretatzeko, asimilatzeko eta deskubritzeko erabiltzen duen modua, eta era berean, jolasteko, jostatzeko.
“Zerbait komunikatzea interesatzen zait, beste bihotzera heltzea”, dio Rociok.
Blog honetan, margolanak, ilustrazioak, ipuinak eta beste ikusi ahalko dituzue.