ESZENA

Argia itzaltzen denean

Hurrengo igandean, abenduak 13, Ganso & Cía konpainiak Alpha ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioan, Auditoriumean, 18:00etan.

Komedia horretan taldea lo egitearen garrantziaz aritzen da. Lo egitea behar fisiologikoa da. Errutina ia beti atsegina, egunero errepikatzen duguna. Baina lotan gaudenean, gure subkontzienteak atea erdi irekita uzten du, eta amets ilunak, ahaztutako oroitzapenak edo oharkabeko fantasiak irteten dira.
Lan horrek egoeraren eta ametsen unibertsoaren arteko une hori birsortu nahi du. Bere fantasien biktima den pertsonaia baten bizipen komikoak ikusiko ditu bertaratzen denak, eta beldur, ikara eta bizipen unibertsalez barre egiteko aukera izango du.
Komikotasunak, keinuak, bideo-proiekzioak eta zuzeneko musikak testurik gabeko lan eder bat osatzen dute, publiko guztientzako ikuskizun zoragarri bat moldatuz.

Argia itzaltzen denean, ametsek txistu egiten dute.
Argia itzaltzen denean, dena da infinitua.
Argia itzaltzen denean, lo egiteko ordua da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button