ESZENA

“Rey Desnudo y Chico Muerto” antzezlana berriz oholtza gainean

Rey Desnudo y Chico Muerto antzezlana Arriaga Antzokian, Santurtzin, Sopelan eta Eibarren izan ondoren, eta urtebete estreinatu ondoren, etxera bueltatu da, Pabellon 6era itzuli da. Dramaturgia eta zuzendaritza Iñigo Coborenak dira, eta antzezle taldea Sara Barroetak, Jon Casamayorrek, Itxaso Gilek, Josh Ortiz de Záratek eta Arnatz Puertasek osatzen dute.

Rey Desnudo y Chico Muerto antzezlanaren akzioa Bilboko Casilda Iturrizarren parkean kokatuta dago, 2016an, udako larunbat bateko goizaldean, minutu bateko benetako denboran gertatzen den istorio bat kontatzeko.

Pieza Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren antzerki-proiektua da, eta izaera sozial argia duten istorioak kontatzen dira bertan., eta diogun moduan, antzezlanak historiako benetako pertsonaien eta Bilboko gaur egungo fikziozko protagonisten arteko loturak sortzen ditu, “iragazkirik gabeko begirada irekiaren eta unibertsalaren bidez. Erromatar enperadore nerabe bat, teniente bat Federico II.a izango denaren Prusian, laurogeiko hamarkadako Tokioko gazte bat, Bilboko erdiguneko institutuko ikasle bat… Haiek guztiak konektatuta daude indarkeriaren eta sexuaren bidez, maitasunaren eta heriotzaren bidez, eta haien bizitzak eta bukaerak 58 segundoko bideo biral batean laburbiltzen dira. Zer da lizuna? Zer da zaurgarria?”
Muntaiak egungo gazte homosexualen errealitatea erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten du eta bere iraganarekiko harremana bere oraina ulertzeko modu gisa. Hau da, antzezlanak, aurreko belaunaldiekiko LGTB gazteriaren “zor historiko”-ari buruz hitz egiten du.

Bertan kontatzen den istorioa azaltzeaz gain, ikusleei zuzenean dei egiten die eszenan ikusten ari direnari buruz, izan ere “obrak zalantzan jartzen baitu eta gonbidatu egiten baikaitu gorrotoaren eta indarkeriaren aurrean dugun rolari buruz hausnartzera”.

Antzezlana apirilaren 21tik maiatzaren 7ra bitartean taularatuko da, ostiraletik igandera, eta sarrerak www.pabellon6.org web atarian daude eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button