MUSIKA

Reggae eztanda, Iparraldetik Hegoaldera

Donostiako Tacumah Reggae Elkarteak eta Hendaiako Lanetik Egina Txin’goody Paradise reggae-jaialdiaren bosgarren edizioa ondu dute, Hendaian (Les Halles) eta Donostian (Intxaurrondo Kultur Etxea), apirilaren 11n eta 12an, hurrenez hurren. Bi egun horietan, Euskal Herriko eta atzerriko hainbat taldek joko dute.

Antolatzaileen arabera, “jaialdia publiko guztientzat izatea da gure nahia beti ere famili giro jator baten alde eginez. Iparraldea eta Hegoaldearen arteko zubia eraikitzea nahi dugu ere eta gure arteko komunikazio-hizkuntza euskara izan dadin”.

Hendaiako Les Halles aretoan ondoko taldeek joko dute: Rod Taylor & Bob Wassa, Positive Roots Band taldearekin; 12 Tribu; Alam; Txin’goody Roots Band; eta, Lanetik Workshop.

Donostian, berriz, hauexek: Earl 16, Forward Ever Band taldearekin; Siroko Ska; The Nassai; Txin’goody Roots Band; Watts Attack; Dreadrive; eta, amaitzeko, Pappa Cruz.

“Euskal Herri osoko artistekin, musikari gazte taldeak bultzatuz, eta nazioarteko artista jamaikarrekin osatutako programa garatuko da. Jaialdiaren oinarrietako bat Iparralde eta Hegoaldeko musikariek osatutako taldearen emanaldia izango da, euskal instrumentuak eta reggae-erritmoak bat egingo dutelarik”.

Jaialdiari lotutako informazio guztia: txingoodyparadise.com.

Show More

Related Articles

Back to top button