
Bilboko Udalak Arte Eszenikoak hezkuntza-tresna gisa sustatzeko konpromisoari eutsiko dio beste behin, eta gazteei antzerkira hurbiltzeko aukera luzatuko die.
Eskolatik Antzerkira Mitusu Elkartearekin batera antolatzen du eta ikuskizun eszenikoak eskaintzen dira txikienentzat. Gainera, antzerkira joaten diren irakasleei esperientziara pedagogikoa burutzen laguntzen die. Aurtengo programazioan honako talde hauek parte hartuko dute: Otxarkoagako Udal Zentroan, urrian Ganso&Cia-ren Welcome&Sorry, XamPatito Pato-ren Compaña eta Lari Produkzioren Zaintzaren Dantza.
Azoaroan Yarleku taldearen Etxerik Txikiena; eta Azkuna Zentroan azaroan Khea Ziater taldearen Scrooge eta mamuak eta Big Bouncers-en Plancton.
Jarduerak urrian, azaroan eta martxoan egingo dira, eta agertokiak Otxarkoagako Udal Zentroa eta Azkuna Zentroa izango dira. Erreserbak irailaren 15etik 26ra bitartean egin ahal izango dira.
Horretaz gain, ikastetxeekin elkarlanean, Bilboko Eskola Antzerki Lehiaketaren XXIX. edizioa antolatuko da beste behin, arte eszenikoen mundua hezkuntzarekin txirikordatzeko. Obrak ikasgelatik edo eskolaz kanpoko jardueretatik antolatu ahal izango dira eta ikastetxe bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, horietako bakoitzean osagai eta zerrenda desberdinekin. Gehienez ere, 20 minutu iraungo du lanak.
Parte hartu nahi duten talde guztiek e-mailez bidali beharko dute (cultura@bilbao.eus) taularatu beharreko obrari buruzko txostena, 2026eko martxoaren 13a baino lehen.