BESTELAKOAK

“Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketa Igartubeiti Baserri Museoan

Bihar, otsailak 19, lehen sektoreko profesionalen, artisauen, kultura-bitartekarien eta herritar interesatuen arteko topaketa antolatu da Igartubeiti Baserri Museoan, Lurraldea, tradizioa eta transmisioa izenburupean.

“Baserria oroimenaren eta landa-ondarearen sinbolo bizia da, leku ezin hobea kulturak, bitartekaritzak eta praktika tradizionalen berreskurapenak egungo erronkei aurre egiteko tresnak nola eskaini eztabaidatzeko.  Landa munduak bidegurutze bat bizi du gaur egun: nekazariek, artzainek eta landa-komunitateek erronka handiei egin behar diete aurre -klima-aldaketa, despopulazioa, belaunaldi-erreleborik eza, elikadura-subiranotasunaren galera-, eta mendeetan zehar lurraren zaintza eta ekosistemen jasangarritasuna bermatu zuten antzinako jakintza eta egiteko modu asko desagertzeko arriskuan daude.”

Gai horietan sakontzeko eta lantzeko hainbat profesional bilduko dira bertan solasaldi interesgarriak sortzeko. Eztabaida-mahai bat ere izango da ikuspuntuak partekatzeko. Era berean, lurra eta abereak lantzen dituztenen esperientzia azaltzea, eta errealitate horiei ahotsa eman eta oroimena bizirik mantentzea bilatzen duten proposamen kultural eta artistikoak uztartuko dira.
“Etorkizuneko bideak elkarrekin entzuteko, partekatzeko eta ereiteko gonbita da topaketa, iraganeko sustraietatik abiatuta”.

Hemen kontsultatu ahal dituzue topaketaren nondik norakoak.

Show More

Related Articles

Back to top button