IKUS-ENTZUN

Artium Museoan “Paraíso” filmaren estreinaldia

Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak Maddi Barber eta Marina Lameiro zuzendarien Paraíso film berriaren emanaldia egingo du irailaren 12ra arte.

Artium Museoko Z Aretoa programaren baitan pantailaratuko den lan berri horretako zuzendariek eraldatzen ari den lurralde bat esploratu nahi dute; hain zuzen ere, “nekazaritza-jarduera bertan behera utzi eta hainbat hamarkadara bizilagunak berreskuratzen saiatzen ari diren eremu bat”.

Barber eta Lameirok filmazioa eta datuak lortzeko teknologia digitalak erabili dituzte, izan ere, 16 mm-ko errodaje analogikoa eta haren testura berezia eskaner bidez atzitako paisaien hiru dimentsioko irudi digitalekin konbinatu dituzte. Erakusketan, “filma ez ezik, mapa topografikoak eta ortofotografiak ikus daitezke, hainbat garaitakoak, Artzibarko lurraldearen hurrenez hurreneko eraldaketen erakusgarri, baita filma errodatu duten eremuan bildutako laginen herbario bat ere. Making-ofaren irudi sorta batek eta basoko soinuen memoria biltzen duen soinu-pieza batek osatzen dute proiektua”.

Erakusketa horri loturik, Artium Museoak argitalpen bat plazaratu du Maria Palacios Cruz komisario, irakasle eta irudi mugimendudunari buruzko ikertzailearen testua duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button