IKUS-ENTZUN

Kataluniako Animac Zinema Jaialdia Artelekura etorriko da

Animac jaialdian aurkeztuko diren lanik interesgarrienak ekarriko dituzte Artelekura. Aurkezpenerako proiekzioa Artelekun izango da, martxoaren 2an, 19:00etan, eta Sehila Sofian zuzendariaren Truth has fallen filma pantailaratuko da.
Truth has fallen eraikitze bidean dagoen lana da, benetako irudi eta animazioz osatutako 35 milimetroko filma, James McCloskeyren lanari buruzkoa. James McCloskeyk Centurion Ministries erakundea sortu zuen, hutsegite baten ondoren, hilketa leporatuta kartzelaratutako preso errugabeak askatzeko.

Brou Animac izeneko sailean ere Mostra Internacional de Cinema d'Animació de Catalunya-n aurkeztutako lan onenen hautaketa izango da. Proiekzioa martxoaren 3an izango da, 19:00etan. Honako titulu hauek pantailaratuko dira: Regarder (Oana Sébastien Laudenbach), Please Say Something (David Oreilly), Western Spagetti (Pes), Molt bé les campanes (Laura Ginès/Pere Ginard), Salsito (Sandra Ortuño/Víctor Gil), Ohus (In the Air) (Martinus Klemet), La carte (Stefan Le Lay), Slavar (Hanna Heilborn/David Aronowitschi).

The lost objects of childhood (Deborah Levy) izango da pantailaratuko den beste film multzo bat (martxoak 4, 19:00etan). Psikoanalisiaren literaturak oso onartuta dauka itotako antsietate eta nahiak irudikatzen dituztela objektuek. The Lost Objects of Childhood erakusketan, dinamika hori animazioan aplikatzen da. Bertan ikusgai dauden bost filmek helduentzako ipuinak dirudite. Film horien argumentua haurtzaroko bizipenak dira; hots, haurtzaroko grina, nahi eta misterioak, zein pentsamolde magikoa. Film horietako batzuk etxe-ingurunean garatzen dira, baina ingurune horiek aukera surrealistak ematen ditu; beste film batzuk paisaietan egiten dira, baina bertan errealitate sozialak eta irudimen-munduak elkarren ondoan ipiniz.

Victor Bocharov-en A belated premier lanaren emanaldia ere izango da martxoaren 5ean, 19:00etan. Alexander Shirayev (1867-1941) errusiar dantzari, koreografo eta animatzaileari buruzko dokumentala da film hau.

Beste aldetik Donostiako Tabakaleran haurrentzako programa garatuko da.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button