BESTELAKOAK

“Artea eta Giza Eskubideak” erakusketa, Elorrion

Elorrioko Iturri kultur etxean, Gernikako Bakearen Museoa Fundaziotik ekarritako Artea eta Giza Eskubideak erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 28ra bitartean.

Hainbat  grabatu artistiko batzen dituen erakusketa honen helburua, Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren  printzipioak ezagutaraztea da, eta horretarako jatorri ezberdinetako artistak batu ditu: Puerto Rico, Brasil, Australia, Burundi, Hegoafrika, Txina, Kolonbia, Zimbawe, Egipto, India, Indonesia, Iran, Irak, Kenya, Sudan, Pakistan, Peru, Senegal, Mozambike, Sri Lanka, Israel, Turkia, Venezuela, Tibet eta Namibia.

Grabatuen bidez “Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala osatzen duten artikuluak ezagutuko ditugu eta Giza Eskubide hauen zabalkundean arteak duen indarra ikusteko aukera emango digu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button