ESZENA

Philippe Gaulier dramaturgoaren eskola magistrala

Philippe Gaulier eszena zuzendari, clown, autore dramatiko eta antzerki irakasle frantses handiak, master class bat eskainiko du Bilbon, BilbaoEszenaren programazioaren barruan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak, Stock Umorearekin eta YindeYan Teatrorekin elkarlanean, datorren irailean Philippe Gaulier eszena frantseseko maisu handiak emango duen ikastarorako matrikulazio epea zabaldu du.
Ikastaroa, eszenako interpretaziorako tresna gisa jolasa erabiltzeari buruzkoa izango da, eta antzerki irakasleak master class bat eskainiko du horretaz Bilborock Aretoan, irailaren 30etik urriaren 4ra.

1943an Parisen jaiotako Philippe Gaulier, urtero mundu osoko ikasleak jasotzen dituen École Philippe Gaulier izenekoaren sortzailea da. Philippe Gaulier oso ezaguna da ematen dituen clown eta bufoi ikastaroak direla eta.

Master class hori ingelesez eskainiko da, baina bat-bateko itzulpena egingo da gaztelaniara. Gehienez ere 35 pertsonak hartu dezakete parte. Izena emateko epea uztailaren 29ra bitartean egongo da zabalik, www.stockumorea.com web gunearen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button