ARTEA

Juncal Ballestín Ikerketarako Nazioarteko Beka, Artium Museoan

Deialdi honen xedea ikerketa-proiektu bat hautatzea da, honako helburu hauek izango dituena: arte feministaren historiografia garatzea, bai Euskal Herrian, bai nazioartean; eta Museoko programei eta Bildumari lotutako artisten eta pentsalarien ekoizpenak aztertzea. Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 18a izango da.

Betebeharrekoak ondoko lerroetan dituzue zehazturik: edozein nazionalitatetako ikertzaileak aurkeztu ahal izango dira, adin-mugarik gabe, nahiz banaka, nahiz hautagaitza bateratua aurkezten duen kolektibo baten kide gisa.
Eskatzaileek bekaren iraunaldian ikerketa-proiektu bat aurkeztu beharko dute. Proiektu horrek argitaratu gabea izan beharko du, eta gauzatzeko fasean egon ahal izango da, edo bekaren iraunaldian amaitu.
Ikerketa garatzeko bideratutako gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa da, eta honako hauek jaso beharko ditu: ikertzaile(ar)en ordainsariak, ikerketaren garapenak eragindako gastuak (bibliografia, dokumentazioa eta bestelako materialak), eta onuradun(ar)en bidaia-gastuak, dietak eta egonaldiak.
Bekaren xede den lanak ondoz ondoko bederatzi hilabeteko iraupena izango du.

Deialdiaren xehetasun guztiak Artium Museoak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button