LITERATURA

“Poetak Maiatzean” jaialdiaren zortzigarren edizioa, Gasteizen

Aste honetan hasita, maiatzaren 8an, eta 30era bitartean, Poetak Maiatzean jaialdiaren  zortzigarren edizioa egingo da Gasteizen. Birusak sorturiko egoera aldrebesak behartuta, aurtengo jaialdia erabat ezberdina izango da, eta sarean egingo da batez ere, baina beste askotan bezala, poesia eta aldarrikapenak eskutik lotuta etorriko dira.

Jaialdiak duen helbururik behinena da poesia hedatzea hiri osoan zehar, baina aurten esparrua murritzagoa izango da. Errezitaldiak, kontzertuak, lantegiak, performanceak, ipuin-kontalariak eta beste kontu batzuk antolatu dituzte 2020ko programan, baina modu birtualean.

Dena, Internet bidez jarraitu ahalko da, zuzenean, streaming bidez, eta jaialdiaren webgunean eta bere sare sozialetan.

Jon den urteko edizioan honako azalpena eman zuten antolatzaileek,  jaialdiaren nondik norakoan azaltzean: “Poetak Maiatzean deritzonean, poesiak errealitate oro besarkatzen du, gizatasun hari batean behera irristatzen diren hitzak uztartuz. Integrazioaren, aldarrikapenaren eta berdintasunaren mintzairak,  kulturartekotasunaren eta aniztasunarenak,  jaialdia biziratzen eta bakar bihurtzen duen garra pizten dute. Bertsoak hiriarekin solasten dira, kristalezko orrialdetan idazten dute, joandako bidetik itzultzen dira, noragabean ibiltzen, herriekin errimaka, biztanle oro proiektura erakartzen poesiak harrapatu, aztoratu, besarkatu, aireberritu gaitzan, batu gaitzan. Kale-kantoietan, hortxe bertan, poesia dugu zain, Gasteizen eta Araban” adierazi dute antolatzaileek.

VIII. edizioaren programazio osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button