IKUS-ENTZUN

“Urria” filma pantailaratuko dute Irunen, Errusiako Iraultzaren mendeurrenean

Errusiako Iraultzaren 100. urteurrenaren harira, Alternatiba erakundeak Urria filma pantailaratuko du Irungo Kabigorri Ateneoan, bihar, 19:30ean. Sergei M. Eisenstein eta Grigori Aleksandrov zinegile sobietarrek 1927an filmatu zuten Urria, 1917ko Sobietar Iraultzari omenaldia egiteko.

1917ko Sobietar Iraultzaren inguruan emandako gertaerak kontatzen ditu parte hartu zuten sektore ezberdinei protagonismoa emanez eta egun historiko haiek edertasun epikoz hornituz: Tsar-en botere kentzea, borroka guneetako adiskidetasuna, Leninen agerpena, uztaileko manifestaldi publikoaren sarraskia, urriko gertaera nagusiak, hots, Jauregiaren konkista, Soviet-en II. Kongresua, sobietar boterearen aldarrikapena…. Eisenstein zuzendaria giltzarria da zinearen historian; besteak beste, Greba (1924) eta Potemkin korazatua (1925) filmatu zituen.

Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da. “Sobietar Iraultza lehertu zenetik gaurko Iraultzetara 100 urteko tarte historikoa eman da; Urria filmaren aitzakiarekin Alternatiba erakundetik jendarte berri baterako bide horretaz gogoeta proposatzen dugu, jendarte justuago, askeago, pertsonen berdintasunean oinarritua lor dezagun”.

Informazio gehiago: kabigorri.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button