MUSIKA

Skasti taldeak “Maskarak” diskoa argitaratu du

Skasti banda zarauztarrak 10 urteko ibilbidea bete du aurten, eta urteurren horrekin batera, lan berria plazaratu du: Maskarak (Oihuka).

Bederatzi lagunek osatutako bandak estiloen fusioa jorratzen du, funk erritmo dantzagarriak, rock bizia, teklatu atmosferikoak eta haize atal sendoa… emaitza koloretsua, elektronikoa eta dantzagarri da.

Diskoa Ekar estudioetan grabatu eta nahastu dute, 2015eko otsailean. Eñaut Gaztañaga izan da ekoizlea, grabaketaz eta nahasketez Victor Sanchez arduratu da, eta mastering-a Doctor Deseo taldeko Estanis Elorzak egin du. Azalaren diseinua Josu Torrealdayk egin du.

Taldea laster izango da agertokietan lan berria aurkezten. Hala, hilaren 7an, Donostiako Victoria Eugenia Clubean izango dira; 17an, Anoetako gaztetxean; ekainaren 6an, Azpitiko Sanjuandegi auzoan; 27a, Laudioko txostenetan; eta, amaitzeko, uztailaren 18an, Gasteizko Zabalgane auzoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button