MUSIKA

Jamie Cullum, John Zorn eta Benny Golson, Jazzaldian

Donostiako Jazzaldiak iragarri ditu dagoeneko aurtengo 50. edizioan parte hartuko duten zenbait artisten izenak: Jamie Cullum, John Zorn, Benny Golson, Zaz, Gregory Porter, Jimmy Cliff eta Melody Gardot.

Jaialdiaren webgunean jasotzen denez: “Jazzeko abeslariek ordezkaritza zabala izango dute, generoko izen entzutetsuenak barne direla: Jamie Cullum, Melody Gardot, Dee Dee Bridgewater, Gregory Porter, eta abar. Jazz instrumentalak ere ordezkari bikainak izango ditu: John Zorn –hirukoan etorriko da, duela bi urte haren Marathon emanaldiek izandako arrakasta itzelaren ostean–, Benny Golson, Charles McPherson, Azar Lawrence, Billy Hart, Eddie Henderson, Donald Harrison, Dan Weiss, Billy Harper, Cecil McBee eta George Cables, esate baterako. Eta, jakina, hainbat estilotako beste izen ospetsu asko ere etorriko dira, hala nola, Earth, Wind & Fire Experience, Jimmy Cliff, Zaz, Lee Fields eta Sílvia Pérez Cruz, tartean direla”.

Sarrerak martxoaren 18tik aurrera eskuratu ahalko dira, eta egun berean, egitarau osoaren xehetasunak zabalduko dituzte.

Informazio gehiago: heinekenjazzaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button