IKUS-ENTZUN

“Paperezko trailerrak”

Paperezko trailerrak: eskuko programak Bilboko zinemetan (1940-1970) izenburuko erakusketa paratu dute Bilboko Foru Liburutegian; Bizkaiko hiriburuko zine-aretoetako eskuko programen hiru hamarkadatik gorako historia jasotzen du.

Ariadna Ruiz Gomez da erakusketaren komisarioa, eta “zinema-prospektua ezagutzeko aukera ematen du: 1940ko eta 1970eko hamarkaden artean publizitate eta arte arloetan erabiltzen zen euskarri mota garrantzitsua”.

Hala, erakusketa hiru ataletan banatzen da: lehenengoan, zine-prospektuaren berri ematen da; bigarrenean, zine kartelen eta programen sei marrazkilari onenetarikoen lanak biltzen dira: Renau, Soligó, la firma MCP, Albericio, Jano eta Mac; eta, azkenik, hirugarrenean, Bilboko hamasei aretoetako kontuak biltzen dira: Coliseo Albia, Izaro, Campos Elíseos, Trueba, Ideal Cinema, Ayala, Consulado, Capitol…

Informazio gehiago: bizkaia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button